Patxi Lopez izan zen Durangoko Herriko Etxearen inaugurazioan

Anboto 2010ko mar. 29a, 11:56

Atzo (martxoak 28) berrireki zuten Durangoko Herriko Etxea.

Atzo (martxoak 28) berrireki zuten Durangoko Herriko Etxea. Hantxe izan zen Patxi López lehendakaria, PSE-EEko idazkari orokorra ere badena. Beragaz batera beste hainbat ordezkari sozialista egon ziren: Bizkaiko sozialisten idazkari orokor den José Antonio Pastor eta Durangoko sozialisten elkarteko idazkari orokor den Fernando Castillo. Joan zen uztailaren 9an ETAk Durangoko Herriko Etxea erasotu zuen. Herriko Etxearen ondoan ipinitako bonba batek eztanda egin zuen eta kalte material handiak eragin zituen. Ez zen zauriturik izan. [img]http://www.anboto.org/images/7300/7334/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!