Durangoko haurreskolara bideratutako diru-laguntza eskatzeko epea apirilaren 12an amaituko da. Laguntza jaso gura duenak Udalak Andra Mari ondoan duen Arreta Zerbitzuko Bulegoan egin dezake gestioa.
Durangoko haurreskolara bideratutako diru-laguntza eskatzeko epea apirilaren 12an amaituko da.
Laguntza jaso gura duenak Udalak Andra Mari ondoan duen Arreta Zerbitzuko Bulegoan egin dezake gestioa. Astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara dago zabalik, eta ostiraletan eguerdira arte bakarrik.
Laguntza horiek lehenengoz emango dira Durangon, eta bere sasoian Aralar alderdiak proposatu zituen eta Gobernu Taldeagaz adostasunean irten ziren aurrera.
Laguntzak erregulatzen dituen ordenantzak jasotzen duenez, Durangotik kanpoko haurreskoletara daramatzaten umeen familiek ere jaso dezakete laguntza, beti ere, justifikatutako kasuetan: aitak edo amak herri horretan behar egiten badute, esaterako. Laguntzak eskatzeko, besteak beste, urteko irabazi likidoek ordenantzak zehazten dituen kopuruaren barruan behar dute.