Eremu eta arlo askotariko gazteen ekimena da GazteHerria, Euskal Herriaren independentzia eraikitzea helburu duena. Bide horretatik, apirilaren 2an, Durangon, independentziaren aldeko jaialdia antolatu dute; musika, hitzaldiak, tailerrak… denetarik egongo da goizean hasi eta gauera arte.

[imgd]http://www.anboto.org/images/7300/7328/1.jpg[/imgd] Ekimenak lau gunetan burutuko dituzte. Merkatu plazan Gazteok eta independentzia hitzaldia eskainiko dute, 12:30ean. Ordu berean hasita, hainbat tailer ere egingo dituzte. Gune horretako ekitaldiak musikagaz amaituko dira; 23:00etatik aurrera, Txirritxorra eta DJ Okerreko ibiliko dira giroa berotzen.
Bigarren gunea Kurutziaga ikastolan egongo da; 14:30etarako bazkaria prestatuko dute, 1.500 lagun ingururentzat.
Berri Txarrak zuzenean
Landako erakustazokan, 18:00etan hasita, musika kontzertuak egongo dira: Asian Dub Foundation, Ojos de Brujo, Soziedad Alkoholika, Esne Beltza eta Berri Txarrak taldeek joko dute. Sarrera 20 euro izango da.
Amaitzeko, Plateruenean ere hainbat ekitaldi daude. 12:30ean hitzaldia emango dute nazioarteko delegaritzagaz (Boliviako, Kurdistaneko… ordezkariak). 03:30etik aurrera, Gose eta talde sorpresa ariko dira zuzenean.