Ogasunaren bulegoa zaharberritu dute

Anboto 2010ko mar. 26a, 12:57

Ogasunak Durangoko bulegoa osorik zaharberritu du. Obraren aurrekontua, guztira, 528.128,84 eurokoa izan da.

Ogasunak Durangoko bulegoa osorik zaharberritu du. Obraren aurrekontua, guztira, 528.128,84 eurokoa izan da. Bizkaiko Foru Aldundiak adierazi duenez, Durangoko Askatasun etorbideko Ogasuneko bulegoa berritu dute. Durangoko bulegoan sei informatzaile (Errenta Kanpainan beste bat), arduradun bat eta errenta likidatzaile bi daude. Urtean 32.000 pertsona ingururi ematen zaie arreta -egunean gutxi gorabehera, 134 pertsonari-, eta, bertan ere, Bilboko egoitza nagusian egiten diren ia eragiketa guztiak egin daitezke, Ogasunaren egoitza nagusira joan behar izan barik. Bulegoaren helbidea honako hau da: Askatasun etorbidea, 12
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!