Durango Merkataritza-gune Irekia proiektuak aurrera darrai

Anboto 2010ko mar. 29a, 12:00

Durangoko Udalak eta +Dendak elkarteak herria merkataritza-gune ireki bihurtzeko akordioa sinatuko dute. Komertzioaren Foroan adostutako ekimenagaz Durango azpiegitura eta zerbitzuak merkatalgune handiekin parekatzen dituen Bizkaiko lehenengo herria izango dela azaldu dute +Dendakeko arduradunek. Ekimena martxan jartzeko erabakia hartu zuten martxoaren 10eko batzarrean +Dendakek, Behargintzak, merkataritzako teknikariek Udaleko Gobernu Taldeak eta oposizioko alderdiek.

Durangoko Udalak eta +Dendak elkarteak herria merkataritza-gune ireki bihurtzeko akordioa sinatuko dute. Komertzioaren Foroan adostutako ekimenagaz Durango azpiegitura eta zerbitzuak merkatalgune handiekin parekatzen dituen Bizkaiko lehenengo herria izango dela azaldu dute +Dendakeko arduradunek. Ekimena martxan jartzeko erabakia hartu zuten martxoaren 10eko batzarrean +Dendakek, Behargintzak, merkataritzako teknikariek Udaleko Gobernu Taldeak eta oposizioko alderdiek. Udala izango da Durango Merkataritza-gune Irekia proiektua bultzatuko duena. +Dendak elkartetik azaldu dutenez, Durangoko merkataritzak eskaintzen dituen produktuak kalitate eta prezio aldetik eta baita aniztasuna aldetik ere merkataritza-gune handiek eskaintzen dutena baino "hobea" da. Hala ere, "kolektibo moduan daukien irudia indartzea eta zerbitzu batzuk elkarrekin bultzatzea" falta zaiela dio Santiago Reyes +Dendakeko gerenteak. Sektorea identifikatuko duen irudi bateratua sortuko dute. Egitasmo honetan Behargintza, Udala eta komertzioko sektoreak parte hartuko dute. Bezeroak erakartzeko ekimenak martxan jartzeko asmoa dute. Bizikletak maileguan utzi eta erosketetarako orga sistema bat prestatzen ari dira. Erosketa generikoak dendariek bateratura egitea ere aurreikusi dute kostuak jaisteko. Ekimen honegaz herriak azpiegituretan eta animazioan irabaziko duela azaldu dute +Dendakeko arduradunek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!