Kazetari ezaguna elkarrizketatu dugu Anboto Irratian. Hona hemen audioa.
Bateginez Gobernuz Kanpoko Erakundeak Haitiren inguruko mahaingurua antolatu zuen atzo, Landakoko Elkartegian. Xabier Madariaga kazetariak ere parte hartu zuen, eta beragaz elkarrizketa egin dugu..
Hantxe egon ziren Haitiren gaineko xehetasunak emanez Xabier Madariaga kazetaria eta honako erakundeetako eta elkarteetako kideak: Munduko Medikuak, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Bakerako Lankidetza Batzarrea eta Arregialde elkartea. Bateginezek jakinarazi duenez haurzaintza zerbitzua eskainiko du.
Bateginezek gogoratu duenez, joan zen urtarrileko lurrikarran \"220.000 lagun baino gehiago hil ziren Haitin\". Orain, \"hedabideak beste gai batzuetan zentratzen hasi diren honetan, oraintxe dago kolokan haitiarren etorkizuna\".