Arratsaldeko 19:00etan irtengo da Andra Maritik, \"ordenantza hauek ez direlako Durangok merezi eta behar dituenak\".
Arratsaldeko 19:00etan irtengo da Andra Maritik, \"ordenantza hauek ez direlako Durangok merezi eta behar dituenak\".
Oharrean argitu gura izan dute, \"EHE izan zela herri honetan lehena ordenantzen beharra kaleratu zuena eta, ondorioz, hauen falta salatu zuen lehena ere bai\". \"Gure helburua Durango eta Euskal Herri euskaldun bat diren heinean, oso garrantzitsutzat jotzen genituen eta jotzen ditugu euskararen ordenantza egoki batzuk, benetako normalizaziorako pausuak emateko udalerrian\". Horregatik, oso begi onez hartu genuen Euskara Batzordean ordenantza ereduak lantzen zebiltzala jakin genuenean.
Baina, udalbatzarrera joango diren ordenantza hauek ondo aztertu ondoren, argi daukate \"ez direla Durangok merezi eta behar dituenak\".
Euskal Herrian Euskarazek dio \"ez duela euskararen \'ordenantza\' hori onartuko\". Hiru arrazoi nagusi daude ezezkoan: \"Izen hori eduki arren, ez dira ordenantzak izango eta, ondorioz, ez dira bete beharrekoak izango\". Bigarrenik, \"Ordenantzak behar baldin badira, koofizialtasun politikaren porrot garbiagatik da\". Beraz, ezin dugu elebitasun horretan oinarritutako proposamenik onartu. Euskarari dagokion lehentasunezko trataera eman behar dion ordenantza duina behar dugu. Hirugarrenik, proposamen horrek \"ez du hizkuntza eskubideen errespetua bermatuko; ez langileena, ezta herritarrena ere\".