Durangoko bonbardaketa gogora ekarriko dute

Anboto 2010ko mar. 31a, 10:55

Durango bonbardatu zutela 73 urte pasatu direla gogora ekarriko dute Durangon. Urteurrenaren inguruan ekitaldi sorta antolatu dute.

Durango bonbardatu zutela 73 urte pasatu direla gogora ekarriko dute Durangon. Urteurrenaren inguruan ekitaldi sorta antolatu dute. Ohiturari eutsiz martxoaren 31n, Andra Mariko elizpean ekitaldia egingo dute, 20:00etan. \'Etxe\' musikariak Xabier Amurizak eta Ander Ertzillak bonbardaketaren harira sortu zuten kantua abestuko du, baita Berrizen gerraostea pairatutakoei konposatutako bere propio bat ere. Manifestu bat ere irakurriko dute eta Kriskitinek aurreskua eskainiko du. Gerra Zibilean hildakoei omenaldia egingo diote kanposantuan, 12:00etan, monolitoaren parean. Kriskitinek aurreskua dantzatuko du eta Bartolome Ertzillako soka laukotea ere egongo da, besteak beste. Autobus zerbitzua eskainiko dute, 11:30ean, Jesuiten aurrean irtenda. Gerediaga elkarteak, Berbaro euskara elkarteak, Kriskitin dantza taldeak eta Durangoko Udalak martxoaren 31 dela-eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Horien artean Durangon, orain frantsezen komentua dagoen tokian, emakumeen kartzela egon zela gogoratu zuten atzo, Gerediagak, Berbarok eta Kristinek elkarlanean antolatutako Oroimen Egunean. Jon Irabazal Gerediagako kideak kontatu duenez, \"orain 70 urte, urtea hasiaz batera zabaldu zuten kartzela eta urtebetean egon zen indarrean\". Kartzela horren gainean \"ia inork ez du ikertu\", baina testigantzen arabera 2.000 emakume egon ei ziren kartzelan: \"Ez da sinesteko erraza, han zegoen espazioa ikusita, baina bakoitzak 30 zentrimo karratuko espazioa ei zuen\". Kartzela horri buruz dakigun apurra Tomasa Cuavasen lanari aintzatetsi dio Irazabalek: \"Durangoko kartzelan egon eta gero Espainiako emakumeen kartzelen gainean ikertu eta liburu bat idatzi zuen. Hari zor diogu dakigun gutxia\". Durangoko kartzelan, besteak bestek, Rosario Sánchez egon zen \"Gerra Zibilaren literaturan oso pertsona ezaguna\". Miguel Hernández olerkariak olerki bat idatzi zion Rosario la dinamitera izenekoa: \"1942ko martxoaren 28an hil zen Miguel Hernández, hain zuzen, Rosario kalera irten zen egun berean\". Durangoko emakumeen kartzelan 10 lagun hil ziren: bost haur eta bost nagusi. Haurretako baten heriotzaren zergaiti moduan \"zahardadea\" jarri zuten Irabazalen arabera: \"Argi dago haur bat ezin daitekeela zahardadez hil. Elikagai eta edari falta izango zuen\". Ekimenari dagokionez, martxoaren 30ean, 19:00etan, aritz bat landatu zuten frantsezen komentuaren aurrean. Ondoren, 19:30ean, San Agustin kulturgunean jarraituko zuen oroimen ekitaldiak. Iban Gorritiren Kantatzen ez duen herria herri hila da film laburra eskaini ostean kartzela bizi izan zuen Edurne Gorosarriren testigantza zuzena ezagutzera eman zuten Plateruenean. Ondoren, Maria González Gorosarriren Rosario la dinamitera film laburra eskaini zuten. [img]http://www.anboto.org/images/7200/7292/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!