Ingalaterrakoekin elkartrukean

Anboto 2010ko mar. 22a, 14:38

Urtero legez, Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeko ikasleek elkartruke baten parte hartu dute Ingalaterrako Lancashireko Stonyhurst ikastetxeko beste 16 ikaslerekin batera.

Urtero legez, Durangoko San Jose Jesuitak ikastetxeko ikasleek elkartruke baten parte hartu dute Ingalaterrako Lancashireko Stonyhurst ikastetxeko beste 16 ikaslerekin batera. Urtarrilean izan ziren durangarrak Ingalaterran, eta bi astez bertako hizkuntzan aurrera-pausuak emateaz gainera, bizimodua eta jendea ezagutzeko aukera eman zien, ikastetxeko ordezkariek azaldu dutenez. \"Aurten jorratutako gaia krisiari aurre egiteko beharrezko trebetasunak izan dira, bai enplegu baita irakaskuntzaren ikuspuntutik\", euren berbetan. Orain Durangoko ikasleei dagokie kanpokoak hartzea. Datozen aste hauetan bisitariek Euskal Herria eta hemengo bizimodu eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!