Durangoko Udalak Bizkailur enpresa publikoari lagako dizkio Eguzkitza III sektorearen kudeaketa eta exekuzioa.
Durangoko Udalak Bizkailur enpresa publikoari lagako dizkio Eguzkitza III sektorearen kudeaketa eta exekuzioa.
Lurzorua ekonomia-jardueretarako erabiltzeak bi helburu nagusi ditu, prentsa oharrean azaldu dutenez: batetik, beste lurzoru edo obra batzuk aurrera eramateko baliabide ekonomikoak sortzea eta, bestetik, enplegua eta aberastasuna ekarriko duten establezimendu berriak irekitzea udalerrian, edo berrikuntza eta jasangarritasunaren helburu estrategikoen akuilu izatea.
Honetarako, Durangoko Udalak bi lursail ditu Eguzkitzan, \"hain zuzen ere, lurzoru-poltsa garrantzitsu bat\" dauka Eguzkitza III sektorean. \"Birpartzelatze-egitasmoa idatzi eta tramitatu gabe badago ere, unea da sektore hau garatzeko; krisi-egoera hau gainditutakoan, ekonomia eta industria jarduera ezarri eta garatu ahal dezagun\", diote ordezkariek.
Honela, \"Bizkailur enpresa publikoarekin harremanetan jarri eta gero, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren %100aren parte-hartzea ziurtatuta, Durangoko Udalak, hirigintza-exekuzio hitzarmen baten bidez, aipatutako enpresa publikoarekin jardungo du lankidetzan\".