Orhipean parke tematikoa: euskal kultura plazaratuko duen ekimena

Anboto 2010ko mar. 18a, 18:20

Nabarraldek eta Txoria txori egitasmoak elkarlean antolatutako ekimena aurkeztu dute Durangoko Plateruena kafe antzokian: Orhipean, Euskararen Herria plazaz plaza parke tematikoa. Euskal Herriko beste hainbat herritara ere eraman asmotan diren ekimenak Durangoko Landako Erakustazokan izango du estreinaldia datorren larunbatean eta igandean

Nabarraldek eta Txoria txori egitasmoak elkarlean antolatutako ekimena aurkeztu dute Durangoko Plateruena kafe antzokian: Orhipean, Euskararen Herria plazaz plaza parke tematikoa. Euskal Herriko beste hainbat herritara ere eraman asmotan diren ekimenak Durangoko Landako Erakustazokan izango du estreinaldia datorren larunbatean eta igandean: hitzaldiak, errezitaldiak, film emanaldiak, musika, literatura… \"Antzerako ekimen asko egin izan dira, baina ez gure herrian, nortasunean, historian edo gugan zentratuta; eremu hori landu nahi dugu modu ludikoan\" azpimarratu du Angel Rekalde Nabarraldeko kideak. [imgd]http://www.anboto.org/images/7200/7262/1.jpg[/imgd] Iñigo Gallartzagoitia Txoria txori egitasmoko kideak azaldu duenez, \"azoka bat antolatzea ez da aitzindaria, baina edukia beste era batera aurkezten dugu eta hor dago berritasuna\". Landako Erakustazokako espazioa \"komunikaziorako gune bat bilakatu nahi dugu\". Zer komunikatzeko, ordea? \"Orhi mendi mitikoaren azpian dagoen herriaren kultura, hizkuntza eta nortasun kolektiboa\". Egitarauari erreparatuta, arlo eta ildo askotako ekitaldiak aurki daitezke. Larunbat goizean, esaterako, Asturias, Galizia, Nafarroa eta Paisos Catalans-eko artisautza postuak egongo dira. \"Paisos Catalans diogu eta Nafarroa diogu azpikontzientziak landu nahi ditugulako eta horretagatik estaturik gabeko nazioen izenak eta identifikazioak erabiltzen ditugu\". Eguerdian Orhiko xoria, Orhin laket izeneko antzezlana eskainiko dute eta, ondoren, Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak euskal kantu tradizionalak abestuko ditu. Domekan, besteak beste, 1512 Nafarroaren konkista hitzaldia emango du Angel Rekaldek: \"Urte bi barru 500 urte beteko dira Nafarroa konkistatu zutenetik. Instituzioek montaje handia prestatuko dute Nafarroako Erresuma Gaztelakoari gehitu zitzaiola esango dutenak; hori eufemisno soila da inbasioa estaltzeko\". Ekitaldi guztiak azokan ipiniko duten pantaila erraldoi baten bidez ere jarraitu ahalko dira. [d]Zurruntasunetik ihesi[/d] Antolatzaileek esanetan, \"askok ez dute gure herriko altxor historikoa, kulturala… ezagutzen\". Hori guztia plazaratzea dute helburu \"baina modu ludikoan, kulturaren jaia izan dadila nahi dugu\", azpimarratu dute. Horretarako jateko postuak egongo dira (Galiziako olagarroa, Euskal Herriko taloa…) eta baita artisautza erakustaldiak ere. Gainera, gaztetxoei begira Pottoka gunea antolatu dute: haurrentzako eta gaztetxoentzako jolas parkea, alegia. Landako Erakustazokako txoko batean ludoteka erraldoia atonduko dute; jumping ikuskizuna, F1 simuladorea eta Wii gunea egongo dira, besteak beste. Horrez gainera, egun bietan tren turistikoa ibiliko da Durangoko kaleetan zehar. Jolas parkea larunbatean eta igandean ez ezik ostiralean ere zabalduko dute, 10:30etik aurrera. Ekimena Euskal Herriko beste herri batzuetara eramatea dute helburu: \"Hainbat herritan aurkeztu dugu proposamena eta harrera oso onn izan du\". Hala ere, nahiago izan dute interesatuta dauden herrien izenik oraindik ez aipatu: \"Asmoa az da herriz herri modu berean antolatzea.Herriko elkarteak eta eragileak ekimenean txertatzea da helburua eta partaidetza bultzatzea\". EGITARAUA LARUNBATA 10:30 Irekiera: Artisautza eta elikagaigintza; Asturias, Galizia, Paisos Catalans, Nafarroa 11:00 Nazioartea: Paisos Catalans-i buruzko dokumentala: Catalonia independence or autonomy? 11:00 Nazioartea: Hitzaldia: Haifako Lana Khaskia eta Ramallah-ko Ahgsan Barghouthik Palestina izango dute hizpide 12:30 Ekitaldi nagusia: Antzezlana: Orhiko xoria, Orhin laket 13:15 Kantujiran: Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak euskal kantu tradizionalak eskainiko ditu 17:00 Literatura: Eroriaren logikat Juan Ramon Madariagaren eskutik. Musika: Four friends 18:00 Kantujiran: Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak euskal kantu tradizionalak eskainiko ditu 19:00 Euskal musika: Aintzina taldeak Suitian emanaldia eskainiko du 20:15 Kantujiran: Bentazaharreko mutiko alaiak taldeak euskal kantu tradizionalak eskainiko ditu 21:30 Zinema: Itsasoaren alaba filma eta Ipes-Gite berbaldia. IGANDEA 10:30 Irekiera: Artisautza eta elikagaigintza; Asturias, Galizia, Paisos Catalans, Nafarroa 11:00 Gure Herria: Gaia: Iruña-Veleia erromatar Hiria, egia ala gezurra? Hizlaria: Juan Martin Elexpuru 12:30 Euskal musika: Jean Bordaxarrek (Xiberoa) Piriniotako kantu tradizionalak eskainiko ditu 16:30 Antzerkia: Kukubiltxo antzerki taldeak Kukubel 2.0 eskainiko du 19:00 Memoria historikoa: 1512 Nafarroaren konkista hitzaldia. Hizlaria: Angel Rekalde
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!