Formakuntza eta elkartrukerako jardunaldiak

Anboto 2010ko mar. 17a, 10:00

EHNE sindikatuak gazte baserritarrentzako jardunaldiak antolatu ditu, Mundubat eta Europako Via Campesinaren laguntzagaz. Hilaren 24tik 27ra garatuko da programa.

EHNE sindikatuak gazte baserritarrentzako jardunaldiak antolatu ditu, Mundubat eta Europako Via Campesinaren laguntzagaz. Hilaren 24tik 27ra garatuko da programa. Baserritar gazte moduan esperientziak elkartrukatzeko lekua izango da, antolatzaileek azaldu dutenez. Baserriratu gura duten gazteei baliabide desberdinak eskaintzeko aukera be izango da martxo bukaeran garatuko dena. Bertan parte-hartzea doan izango da, eta hilaren 22a baino lehen eman behar da izena. Horretarako, baserribizia.info webgunean daude argibideak. Hainbat ekintza egingo dituzte baserritar gazteek Durangoko hitzorduan. Berbaldi ugari izango dira, tartean Paul Nicholson sindikalistarena, esaterako. Azken egunean, 27an, baserri baterako bisita be burutuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!