Gizon bat atxilotu dute txoko baten lapurretan egin duelakoan

Anboto 2010ko mar. 13a, 10:50

Alde Zaharreko txoko batean ustez lapurretan egitearren 21 urteko gizonezkoa atxilotu dute.

Alde Zaharreko auzokide batek Ertzaintzari deitu dio goizaldeko 04:15ean txoko baten lapurretan egiten dabiltzala ohartaraziz. Ertzaintzak 21 urteko gizonezko bat aurkitu du txoko barruan eta lapurretan egitea egotzita atxilotu egin dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!