Durangoko Gobernu Taldea: "Otsaila XXI enpresako langile ohiak dira liskar egin zutenak"

Anboto 2010ko mar. 12a, 16:10

Azken Udalbatzarrean izan ziren istiluei erantzun dio Durangoko Gobernu Taldeak Prentsaurrean.

Durangoko Gobernu taldeak beraien postura azaldu dute azken Udalbatzarrean izan ziren istiluen inguruan, izan ere aipatu dutenez, \"Udalbatzarrean izan ziren hainbat pertsonak Udalbatzarreko kideak iraindu zituzten, Fundifeseko ordezkari zela adierazi zuen pertsonak hitz egiten bukatu zuenean\". Hori dela eta, Gobernu Taldeak pleno aretoan eman duen prentsaurrean bost puntutan beraien postura adierazi dute,lehenengo azaldu dutenez, Udalbatzarreko kideak \"iraindu\" zituztenak \"Otsaila XXI enpresako langile ohiak dira, eta ez Fundifes enpresaren itxiera dela eta langabezian dauden langile guztiak. Otsaila XXI enpresako langile ohiak ez dira durangokoak, Etxebarriko Metakal enpresak itxi zuenean sartu ziren Fundifesen. Eskatzen duten berkalifikazioa finantzieroa da, ez dago enpresak jarraipen bat izateko helbururik.\" Bigarrenik, Durangoko Udaletxearen agendan berkalifikazio honek ez duela lehentasunik aipatu du Aitziber Irigoras, Gobernu Taldearen izenean. \"Zinegotziak baitira Udalbatzarrean zerk duen lehentasuna erabakitzen dutena\". Hirugarren puntu batean adierazi dutenez, langile ohiak \"lurren berkalifikazioa egitean diru gehiago lortuko dute, oraingo egoeran lur industrial batekin lortuko luketena baino askoz gehiago. Horretarako, zinegotzien askatasuna mugatu, salaketa pertsonalak egin,eta iraindu dute\". Bestalde, Gobernu Taldeak adierazi dutenez, Hirigintzaren inguruko proposamenak Hirigintzako komisioan egin behar direla aipatu dute, komisio hori baita gai horien inguruko erabakiak hartzen dituena. \"Hala ere, erabakirik hartzekotan ere, Durangoko fundifeseko 28 langileen kasuan hartuko genuke. \"Langile ohi hauekin harreman egokia dugu, eta gure ardura beti izango da durangoko langileen egoera\". Eta azkenik, Aitziber Irigoraz, Gobernu Taldearen izenean adierazi duenez, \" langileen egoeraz baliatu eta hurrengo udal hauteskundeei begira gobernua politikoki ahultzeko asmoa badute, asmo horiek bertan behera usteko eskatzen dugu ekintza ez delako morala\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!