Turismo zerbitzua gertutik ezagutzeko aukera

Anboto 2010ko mar. 11a, 10:00

Martxoaren 12 eta 18an Durangoko Turismo bulegoak esakintzen dituen zerbitzuak gertutik ezagutzeko aukera izango da, bisita gidatuen bidez.

Martxoaren 12 eta 18an Durangoko Turismo bulegoak esakintzen dituen zerbitzuak gertutik ezagutzeko aukera izango da, bisita gidatuen bidez. Martxoaren 12an goizeko 10:00etan hasiko da egitaraua, Turismo Bulegotik. \"Arrastoari jarraituz Durango ezagutu\" izeneko ekintza antolatu dute ordurako. 11:30ak arte iraungo du honek, eta gero atseden txiki bat egingo da. Horren ostean, 12:00ak bueltan, \"Sartu zaitez lur azpiaren barrena\" ekintzara hurreratuko dira parte-hartzaileak. Bakoitzak bere ibilgailu propioa erabiliko du harrera puntura heltzeko. Harrera puntu hori, Urkuleta auzoa izango da, San Lorentzoko baselizaren ondoan (Zallobentako harrobien aurrean). Komenigarria ei da mendiko botak eta arropa zaharra eroatea. Martxoaren 18an, bestalde, \"Mitologia ezagutu\" ekintza burutuko da. Turismo bulegoan hasiko da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!