Kabiar dastaketa Elkartegian Saltsanen eskutik

Anboto 2010ko mar. 10a, 12:53

Gaur hiru kabiar mota dastatzeko aukera izango da Elkartegian, Saltsan azokaren zuzendaria den Iñaki Uribe sukaldariaren eskutik. Eguenerako berriz, Done Jakue ardatz moduan hartuta 6 ardoren dastaketa proposatzen dute.

Gaur kabiar dastaketa izango da Elkartegian. Saltsan azokaren zuzendaria den Iñaki Uribe sukaldariak kabiarra dastatzen erakutsiko digu arratsaldeko 20:00etan parte hartu nahi duten guztientzat. Jarduera hau datorren martxoaren 13an ospatuko den Durango Ardo Saltsan III. Delicatessen feriaren barruan egingo da. Ekitaldi nagusiaz gainera, Roberto Sarriugartek azaldu duenez, \"beste ekitaldi batzuk ere proposatu nahi ditugu, ez dugu egun bateko kontua bakarrik izaterik nahi\". Iñaki Uribek azaldu duenez, 50 euroren truk hiru eratako kabiarra probatzeko aukera egongo;Per sé kabiarra, Organik Kabiarra, ekozpen mugatukoa dena Penintsulan bakarrik egiten dena. Eta azkenik, Kabiar esentzia, \"arrabak ez dira guztiz egiten, krema bat egiten da\". Kabiarra Vodkarekin ere dastatuko da, .Iñaki Uribek azaldu duenez, \"hirurak estatuko Kabiarrak dira\", eta \"zenturioriari 14 urte dituenean ateratzen zaizkio arrabak\". Eguenean, Sarriugartek azaldu duenez, \"Done Jakue ardatz moduan hartuta 6 ardoren dastaketa proposatuko dugu, Alemaniatik hasi eta Galiziaraino\". Dastatuko diren ardoen artean: Chardonee, Lleida pirinioko ardoa (900 metrotako altueran jasotzen diren mahatsekin egindakoa), edo Gernikako Itsamendi No 7. Roberto Sarriugartek azaldu duenez, \"oso dastatze interesgarria izango da\"
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!