2010eko aurrekontuak onartu dituzte EAJ eta PSE-EEren aldeko botoekin

Anboto 2010ko mar. 10a, 09:29

Atzo arratsaldeko (martxoak 9) udalbatzarrean 2010eko aurrekontuak onartu zituzten Durangon. EAJk eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten; PPk eta Talde Mistoak kontrakoa eta Aralar abstenitu egin zen. Hainbat gairen inguruan eztabaidatu zuten alderdiek

Atzo arratsaldeko udalbatzarrean 2010eko aurrekontuak onartu zituzten Durangon. EAJk eta PSE-EEk aldeko botoa eman zuten; PPk eta Talde Mistoak kontrakoa eta Aralar abstenitu egin zen. Alderdi bakoitzak aurrekontuen gaineko iritzia eman eta hari aurkeztutako zuzenketak laburbildu ondoren, lehenengo, zuzenketak beren osotasunean bozkatu zituzten. Aurkeztutako batek ere ez zuen aldeko boto nahikorik jaso eta, segidan, banan banako botaketa egin zuten. PPren 15 emendakinetatik bat onartu zuten PSE-EEk eta EAJk ere alde egin zutelako. Aralarrek aurkeztutako 25etatik zortzi onartu zituzten. Honako hauek hain zuzen: - Tabira kiroldegian, lehen igerilekuek hartzen zuten espazioan, rokodromoa etaskate pista bat egiteko proiektua egitea 60.000 euro erabiliz. Aralar, PSE-EE eta EAJren aldeko botoa jaso zuen; Talde Mistoak kontra bozkatu zuen eta PP abstenitu egin zen. - San Agustingo antzinako Monastegian zerbitzu sozial guztiak bateratuko lituzkeen proiektua egitea 100.000 eurogaz. Talde Mistoa abstenitu egin zen eta gainerako alderdiek alde botatu zuten. - Durangon Heldu programa (EAEko atzerritar etorkinen arreta juridiko-sozialeko sarea) ezartzeko lokal bat egokitzea 60.000 eurogaz. Talde Mitsoak kontra boatatu zuen eta gainerakoek alde. - Musika Eskolan gaur egun gasolioagaz funtzionatzen duen galdara, gasarekin hornitzen den beste sistema batengatik aldatzeko 45.000 euroko diru-atala sortzea. Aho batez onartu zuten. - Murueta eraikinaren erabilera erabakitzeko 100.000 euroko atala sortzea. Talde Mistoa abstenitu egin zen eta gainerakoek alde botatu zuten. - Herritarren parte-hartzea bultzatzeko ekimenak sustatzeko 12.000 euro erabiltzea. Aralarren baiezkoaz gainera, PSE-EE eta EAJrena ere jaso zuen; PPk kontra bozkatu zuen eta Talde Mistoa abstenitu egin zen. - Garai Jauregiko teilatua konpontzeko 80.000 euroko diru-atala sortzea. Talde Mistoa abstenitu egin zen eta gainerakoek alde egin zuten. - Kultur etxea merkatu plazan -edo beste tokiren baten, proposamen hoberik baldin badago- egiteko proiektua osatzea 100.000 eurogaz.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!