Gobernu taldeak 2010erako udal aurrekontuak aurkeztuko ditu gaur arratsaldean udalbatzarrean. PSE-EErekin akordioa egin dute jeltzaleek, eta beraz, aurrekontuak onartzea itxaroten da.
Gobernu taldeak 2010erako udal aurrekontuak aurkeztuko ditu gaur arratsaldean udalbatzarrean. PSE-EErekin akordioa egin dute jeltzaleek, eta beraz, aurrekontuak onartzea itxaroten da.
Gobernu Taldeak 2010eko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen prentsaurrekoan. Zenbatekoa 30 milioi euro pasatxoa da; Orain urte bi udalbatzarrak aurrekontuak onartu zituen azkenengo aldian baino ia zazpi milioi euro gutxiagokoa. \"Krisialdi ekonomikoak baldintzatutako\" aurrekontu proposamena aurkeztu zuen otsailaren 24an Gobernu Taldeak. Diru-sarrerak gutxitu diren arren, \"hirugarren lagunen interesak jokoan dauden atalak ez murrizten saiatu gara\", azaldu zuen orduan Aitziber Irigoras alkateak.
Inbertsio aipagarrienei dagokienez, San Fauston aurten hasiko dira Zentro Zibikoa egiteko lanak; milioi bat euroko atala sortu dute horretarako eta datozen urte bietan beste 3 milioi euro inbertitu beharko dituzte.
PSE-EEk akordiora ailegatzeko borondatea azpimarratu zuen, eta Talde Mistoak, Aralarrek eta PPk aurrekontu proposamena kritikatu dute.