Sukiak Madrilgo Nazioarteko Torneoan parte hartu du

Anboto 2010ko mar. 8a, 09:55

Besteak beste, Portugalgo eta Ingalaterrako taldeen kontra jokatu zuten Sukia Errugbi Eskolako gaztetxoek. Argazki galeria

Besteak beste, Portugalgo eta Ingalaterrako taldeen kontra jokatu zuten gaztetxoek.Argazki galeria Asteburua Madrilen eman dute Sukia Errugbi Eskolako gaztetxoek hango Nazioarteko IV Torneoan parte hartzeko. Guztira estatuko, Portugalgo, Frantziako eta Britaina Handiko 1.000 bat gaztetxo batu ziren. Euskaldunen ordezkaritza durangarrek eta Getxo Errugbi Eskolakoek osatu zuten; bien artean 60 bat gaztetxo joan ziren Madrilera. Sukiak hiru partidu jokatu zituen larunbatean eta bi igandean, benjamin, kimu eta haur-kategorian. Ingelesen, portugaldarren eta marbellaren kontra jokatu zuten, esaterako. [img]http://www.anboto.org/images/7100/7198/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!