Jende asko hurreratu da asteburuan V. Aukera Azokara. Eguraldi ona lagun, Landako erakustazokan zehar banatutako 27 standetan arropa zein bestelako hainbat produktu erosteko aukerarik ez du inork galdu gura izan.
Durangoko 27 saltokik hartu dute parte asteburuan Aukeren V Azokan. Aurten gainera, lehenago hasi da, barikuan eguerdiko 12:00etan zabaldu zituztelako ateak.
Erakustazokan 27 stand izan dira, iaz baino hiru gehiago, eta tokiak ez duela gehiagorako ematen aipatu zuten + Dendako ordezkariek prentsaurrekoan. Era berean, umeei zuzendutako hainbat ekintza antolatu dituzte; pailazoak, txokolatada, jolas lekuak,eta berrikuntza moduan poneyak izan dira igandean. Santiago Reyes + Dendako gerenteak aipatu zuenez, ekintza hauekin azokan \"familia osoa\" egon daiteke. Azokako bezeroen artean hainbat opari zozketatu dituzte, hala nola, asteburua bainu etxe batean, edo ardo botilak... Aparkalekua bi orduz dohainik izan dute erosleek.
Azokako giroa herrira ere zabaldu nahi dutela aipatu zuen Guillermo Oarbeaskoa +Dendako zuzendariak, \"erosketa ludikoa izan behar da\".
[img]http://www.anboto.org/images/7100/7166/1.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7100/7166/2.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7100/7166/3.jpg[/img]
[img]http://www.anboto.org/images/7100/7166/4.jpg[/img]