68 bizileku, Odi-Bakar zegoen lur zatian

Anboto 2010ko mar. 4a, 14:47

Joan zen asteko udalbatzarrean, Odi-Bakar enpresa zegoen lur zatian 68 etxebitza egiteko partzela bi esleitzeko baldintza orria onartu zuten.

Joan zen asteko udalbatzarrean, Odi-Bakar enpresa zegoen lur zatian 68 etxebitza egiteko partzela bi esleitzeko baldintza orria onartu zuten. Horietatik 58 babes ofizialekoak izango dira, eta beste 10 libreak. Bizkaiko Boletin Ofizialean hilabete eman ondoren, aurkeztutako promotoreen eskaintzetatik zein onartu erabakiko dute. EAJ, Aralar, PSE-EE eta PPk aldeko botoa eman zioten baldintza orriari, eta Talde Mistoak, berriz, kontrakoa. Oier Perez talde Mistoko zinegotziaren esanetan, \"lehenengo zenbat etxebizitza huts dauden jakin behar dugu, gehiago behar diren ala ez jakiteko\". Horrez gainera, baldintza orrian diru sarreren minimoa zehaztea \"etxebizitza eskubidearen murrizketa\" dela adierazi zuen, eta \"alokairu sozialen alde\" egiteko eskatu zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!