Zaindu programako ikastaro berria

Anboto 2010ko mar. 2a, 11:22

Zaindu Programak, mendekotasuna duten senide zaintzaileei, formazio ikastaro berria eskaintzen die.

Zaindu Programak, mendekotasuna duten senide zaintzaileei, formazio ikastaro berria eskaintzen die. \"Alzheimer gaixotasuna eta beste dementzia batzuk\" izeneko mintegian, gaixotasunaren inguruko informazioa landu eta mendekotasuna duen adinekoaren portaera zailen maneiurako trebetasunak ematea izango da helburua, Durangoko Udaletik bidalitako prentsa oharrean azaltzen denez. Martxoaren 3, 10, 17 eta 24an garatuko da ikastaroa, ordu t\'erdiko saioetan. Landuko diren gaiak, dementziaren adierazpen eta seinale orokorrak, portaeraren eta komunikazioaren arazoak eta eguneroko bizitzarako aholkuak izango dira. Izena emateko edota zalantza argitzeko, Durangoko Adinekoen Udal egoitzara joan behar da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!