Martxoaren 2tik aurrera Abadiñoko Udalak, zerbitzu hodien eta espaloien berriztatze lanak hasiko ditu.
Abadiñoko Udalak garatuko duen obraren ondorioz, Matiena eta San Fausto lotzen dituen errepidea itxita egongo da Durangora sartzeko, Durangoko Udaletik informatu dutenaren arabera.
Martxoaren 2tik aurrera Abadiñoko Udalak, zerbitzu hodien eta espaloien berriztatze lanak hasiko ditu Durangoko Fauste kalearen jarraipenean, Abadiñoko partean.
Hau dela eta Durangora sartzeko norantza itxiko da obrek irauten duten bitartean. Durangoko Udaletik bidalitako prentsa oharrean azaltzen denez, Abadiñotik Durangora sartzeko Montorreta aldetik edo N-634 errepidetik, Iurreta aldetik, desbideratuko da trafikoa.