Kontzertu berezia eta bazkaria Andaluziaren Egunean

Anboto 2010ko ots. 25a, 13:27

Durangoko Udalak eta Andaluziako zentro kulturalak antolatu dituzte Andaluziaren Egunaren harira barikuan eta zapatuan ospatuko dituzten ekitaldiak.

Durangoko Udalak eta Andaluziako zentro kulturalak antolatu dituzte Andaluziaren Egunaren harira barikuan eta zapatuan ospatuko dituzten ekitaldiak. Andaluziarren Zentroko kide eta gonbidatuen gaur iluntzeko hitzordua izango da lehenengo ekitaldia. Bihar da, baina, Andaluziaren Eguna, eta Tabira musika bandaren, Kriskitin dantza taldearen eta Andaluziarren Zentroko dantza taldeen emanaldia antolatu dute: otsailaren 27an, 19:00etan da kontzertu berezia San Agustinen. Asteburua borobiltzeko, otsailaren 28an, Gran Hotel Durangon bazkaria egingo dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!