Batzokian ekintza, EAJk "txikizioan duen ardura" salatzeko

Anboto 2010ko ots. 22a, 09:50

Batzokiaren aurrealdea lurrez bete zuten AHTaren aurkariek barikuan.

Batzokiaren aurrealdea lurrez bete zuten AHTaren aurkariek barikuan. Durangoko AHT Gelditu! Elkarlanak azaldu duenez, \"eurek zementuz betetzen dizkigute mendiak, eta guk mendi horietatik lurra ekarri genien non bizi diren eta zertan dabiltzan gogoratu dezaten\". \"Txikizioan EAJk duen erantzukizuna\" salatu gura izan zuten ekintzaren bidez. Mendiola, Tabira, Larrinagatxu, Orozketa, Euba eta Zornotzan obretan dihardutela gogoratu dute, eta mendiez gainera baserriak ere arriskuan daudela: \"Mendiolako Mendilibar Erdikoa baserria arriskuan dago, hark ere traba egiten dielako euren abiadura handiko gizarte zentzubakoan. Tabiran Andalatorre izeneko baserria bota zuten igaz. [img]http://www.anboto.org/images/7100/7116/1.jpg[/img]
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!