Intxaurrondo kalea astebetean zabalduko dute

Anboto 2010ko ots. 21a, 12:00

Intxaurrondo kalea itxita dago urtarrilaren hasieratik; ur hornidura eta saneamendu-lanak burutzen dabiltza bertan. Kalea barikuan zabaltzea zegoen aurreikusita, baina otsailaren 26an zabalduko dute.

Intxaurrondo kalea itxita dago urtarrilaren hasieratik; ur hornidura eta saneamendu-lanak burutzen dabiltza bertan. Kalea barikuan zabaltzea zegoen aurreikusita, baina otsailaren 26an zabalduko dute. Proiektuan aurreikusitako lan denak dagoeneko amaituta daude. Intxaurrondo atzeko partean dauden aparkalekuak aldatu eta, espaloia txikituta, hiru-lau aparlakeku berri sortu dituzte. Horrez gainera, Euskaltel eta Telefonikako azpiegiturak (14, 16, 18 eta 20. zenbakietan bizi direnek) espaloitik ipini ahalko dituzte komunitateak horrela erabakitzen badu. Bestalde, espaloitik zihoan Iberdrolaren kanalizazioa txarto zegolea ikusita hitzarmen bat sinatu dute kanalizazioa hori berrizteko. Azkenik, lanen ondorioz euri uren kanalizazioa ere aldatu dute, aurrekoak txarto zeudelako. Lan horiez gainera beste batzuk ere gauzatu gura dituzte. Horretarako datorren aste bi beharko dituzte. Beraz, Intxaurrondo datorren barikuan zabalduko dute eta lanak astebete geroago amaituko dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!