Zirkin gimnasioan sutea piztu zen ostegunean

Anboto 2010ko ots. 19a, 10:00

Ostegun eguerdian, 13:10 aldera, sutea piztu zen Zirkin gimnasioan. Ez zen zauriturik izan eta su-hiltzaileek itzali zuten sua.

Ostegun eguerdian, 13:10 aldera, sutea piztu zen Zirkin gimnasioan. Ez zen zauriturik izan eta su-hiltzaileek itzali zuten sua. 13:10 inguruan aldegelatik ke beltza irteten zela ohartu ziren Zirkin gimnasioan zeuden erabiltzaileak. Eraikina hustu eta su-hiltzaileei abisua eman zieten. Ertzaintza, udaltzaingoa, Gurutze Gorriko anbulantzia bat eta su-hiltzaileen lau kamioi etorri ziren segituan. Su-hiltzaileak atzeko partetik (Kurutziaga ikastolaren aldetik) sartu ziren. Atzealdetik ez zen kerik ikusten, baina aurreko aldetik bai. Su-hiltzaileek jakinarazi zutenez 14:00etan identifikatu zuten sorburua: aldageletan piztu zen, sauna eta solariuma dagoen aldageletan. Hamar bat minutuan itzali zuten sua.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!