Leherketak berriz desorduetan egiten hasi direla salatu dute

Anboto 2010ko ots. 11a, 10:16

Irailean hasitako zulaketen harira akordioa sinatu zuten Tabirako familia bik eraikuntza enpresagaz. Urte berriagaz akordio berria egin gura zuten, baina ezin izan dute hartu-emanetan ipini. Berriro ere desorduetan zaratak hasi direla salatu dute.

Urte berriagaz akordio berria egin gura zuten, baina ezin izan dute hartu-emanetan ipini. Berriro ere desorduetan zaratak hasi direla salatu dute. Tabira auzoko AHTko tramuan tunela egiteko zulaketak egiten hasi ziren irailean. Sasoi hartan, Gasteiz Bideko 20 eta 22. zenbakian bizi diren familia biak akordio batera iritsi ziren tramu hori egiteko ardura duen enpresagaz; besteak beste, leherketak ordu jakin batzuetan izan zitezen adostu zuten: 10:00etan eta 21:00etan. Akordio hori urtea amaitu artekoa zen. 2010a hasi zenean akordioa berritu nahi izan zuten, baina oraingoz, "hainbat bider saiatu arren ezin izan dugu eurekin hartuemanetan ipini", dio Alex Barrentxea bizilagunak. Ondorioz, urtea hasi denetik egoera "asko okertu" dela salatu du: "Joan zen asteko asteazkenean goizaldeko 1:00etan leherketa bat izan zen. Eta oraintsu gauerdi inguruan beste bi leherketa izan dira". Zartadek etxea "dardarazi" egiten dute eta iazko kargekin alderatuta "batzuk askoz bortitzagoak dira". Baina zarata ez da hor amaitzen: "Ondoren, hondakinak erretiratzen hasten dira, gotik behera jaurtiz. Gero kamioiak hasten dira lanean, horrek eragiten duen zaratagaz". Tunela egiteko ardura duen enpresatik inrok telefonirik hartzen ez dienez, Udaletxeko bulego teknikora sarritan jo dute. Udalak "obrako arduradunagaz batzeko konpromisoa hartu du": "Udaleko langileekin ez du kexarik. Ondo atenditzen gaituzte eta badakigu sarritan saiatu direla eurekin berba egiten, baina, sentzazioa dut, ez dietela kasurik egiten", dio Barrenetxeak. Eztandek eragiten dizkieten kalteak ez dira zaratetara bakarrik mugatzen. Agustin Duran bizilagunaren esanetan. Eztandaren ondorioz airean irtendako harri batzuk "teilatura iristen dira" eta gotitik datorren errekatxoaren emaria mozten dute: "Ondorioz ura gure lur zatietara filtratzen da". Ez Duranek, ez Basrrenetxeak ez dute realojoa irtenbide egoki kegez ikusten.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!