Aralarrek Landako Guneko aparkalekuaren prezioen jaitsiera baloratu du prentsa ohar bidez.
Lehenik eta behin, erabaki hori \"Aralarren aldarrikapen historikoa\" izan dela adierazi dute. \"Neurri honek Durangoko merkataritzak duen arazoetako bat arinduko du. Merkataritzak behar duen zerbitzu bat eskainiko da, Durango erdialderako aparkaleku zerbitzua, alegia\" diteo Aralarrekoek.
Ekarriko duen abantaila ere azaldu dute: \"Horrela, 2 euroko tarifak izango dira goiz osorako, eta tarifa berdina ezarriko da arratsalderako. Hala nola, aste osorako eta hilabeteko bonoak ere jasotzen ditu neurriak. Durangorentzat aparkaleku horren erabilerak ondorio positiboak ekarriko dituela uste dugu\".
Dena dela, kritika ere ez du alboan itzi Aralarrek. Ordutegia murriztu dela salatu du, eta gainera, modu horretan \"aparkalekuko langileei lan-baldintzetan aldaketak ekarri dizkie, beraiekin eta beraien ordezkariekin kontsultatu barik\".