Mugikortasun iraunkorra sustatu nahi dute neurri horrekin.
Zerbitzua Durangoko hirigunean, noizean behin edo sarritan, autoa uzteko leku bat behar duten gidariei zuzenduta dago. Aparkalekua irekita egongo da astelehenetik ostiralera, 07:30etik 20:30era, eta, larunbatean 08:00etatik 15:00etara.
Hiru zerbitzu mota eskainiko dira erabiltzaileen beharren arabera. Txandatze erregimena, asteko txartela eta hileko txartela. Txandatze erregimena noizean behingo erabiltzaileei zuzenduta dago, adibidez, Durangora erosketak edo bestelako zereginak egitera datozenei, Durango noizean behin bisitatzera datozenei edota ekitaldietako erakusketari, antolatzaile eta bisitariei. Hauek dira zerbitzu horri dagozkion tarifak: astelehenetik larunbatera, goiz edo arratsalde osoa, 2 euro; egun osoa, 4 euro; azkenik, 0,30 zentimo orduko.
Bestetik, ohikoagoak diren erabiltzaileek Landako Guneko aparkalekuko asteko txartela (10 euro, BEZa barne) eskuratu dezakete. Txartel horrek astelehenetik larunbatera aparkaleku bat erreserbatzeko aukera ematen du. Azkenik, hileko txartelak (35 euro, BEZa barne) asteko txartelaren zerbitzu berberak eskaintzen ditu baina hileko 30 egunetan. Eskaerak aparkalekuan bertan kudeatuko dira 08:30etik 20:30era (etenik gabeko ordutegia).