Usaimenagaz gozatzeko erakusketa antolatu dute Durangon

Anboto 2010ko urt. 26a, 09:52

La Caixak Por narices. Esencias y fragancias naturales izeneko erakusketa zabaldu du Ezkurdi aretoan, Durangoko Udalaren laguntzarekin. Otsailaren 14ra arte egongo da zabalik.

La Caixak Por narices. Esencias y fragancias naturales izeneko erakusketa zabaldu du Ezkurdi aretoan, Durangoko Udalaren laguntzarekin. Otsailaren 14ra arte egongo da zabalik. [imgd]http://www.anboto.org/images/6900/6960/1.jpg[/imgd] Ikusteko baino usaimena lantzeko den erakusketan 50 lurrin batu dituzte. Antolatzaileen esanetan, \"erakusketa usaimenaren mundurako hurbilketa bat da biologiaren, kulturaren eta esperientzia zuzenaren ikuspegitik\". Usaimena \"desinformazioan eta ahanzturan\" aurkitzen den zentzumena dela diote eta horri buelta ematea dute helburu. Erakusketa aste osoan zehar egongo da zabalik. Astelehentik ostiralera honako hau da ordutegia: 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Larunbatetan eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Eskolentzako bisita gidatuak ere antolatuko dituzte telefono honetan izena emanez gero: 94 603 00 30.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!