Gazte bat atxilotu dute beste bati labanaz erasotzea leporatuta

Anboto 2010ko urt. 21a, 13:59

Ertzaintzak eguaztenean gazte bat atxilotu zuen Durangon, joan zen domeka goizaldean beste gazte bati eraso egin ziolakoan.

Ertzaintzak eguaztenean gazte bat atxilotu zuen Durangon, joan zen domeka goizaldean beste gazte bati eraso egin ziolakoan. Domekan goizeko 04:30 inguruan jazo zen gertakaria. Ezagutzen ez diren arrazoiengatik, gazte bi eztabaidan hasi ziren. Giroa baretzen hasi zela ematen zuenean, hirugarren bat erdian sartu zen eta labanaz erasotu zuen bat. Zauritutako gaztea, hasieran ez zen konturatu ezbeharraz, eta metro batzuk aurrera egin zuenean, bere sabeletik odol-jarioa ikusi zuen. Anbulatoriora joan zen, eta bertatik Galdakaoko ospitalera eraman zuten. Gauera arte egon zen bertan. Zaurituak jarritako salaketaren ondorioz, Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen, eta atzo, urtarrilak 20, 19 urteko gazte bat atxilotu zuen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!