Durangoko PSE-EE alderdiak alegazioa aurkeztu dio oraintsu domeinu publikoaren okupazioa jasotzen duen ordenantzari.
Durangoko PSE-EE alderdiak alegazioa aurkeztu dio oraintsu domeinu publikoaren okupazioa jasotzen duen ordenantzari.
Alegazio horrekin ordenantza gehiago zehaztu dute, eta bide publikoan kutxazainak, kaxa-gotorrak edo antzerakoak dituzten bankuei zergak ordainarazten hasi dira. PSE-EEk oraintsu arte tasa hori kobratu ez izana salatu du: "Ordenantzak orain dela urte askotatik jasotzen du hori".
PSE-EEren arabera, tasak ez ordaintzeko Gobernu Taldeak eman eutsen arrazoia "ordenantzako alor horretako testua ez zegoela argi" izan da. Horregatik aurkeztu dute testua argitzea helburu duen ordenantza, sozialisten ustez "lan hori egitea Gobernu Taldearen eginbeharra" den arren.
Izotz pista sintetikoa
Bestalde, PSE-EEk mozio bat aurkeztu du datorren urtean izotz pista sintetikoaren aldeko apustua egiteko eskatuz. Dioenez, "izotz artifizialeko pistak, sintetiko batek baino askoz energia gehiago kontsumitzen du eta hamar bider garestiagoa da".
EAJk mozioaren kontra bozkatuko duela aurreratu dau, PSE-EErena "proposamen elektoralista" dela argudiatuz: "Izotz pistaren alde jarraituko dugu".