Gaur (urtarrilak 15), 10:00etan, Intxaurre kultur elkarteko zazpi kidek Madrilgo Auzitegi Nazionalean deklaratu dute, Baltasar Garzon instrukzio epailearen aurrean.
Gaur (urtarrilak 15), 10:00etan, Intxaurre kultur elkarteko zazpi kidek Madrilgo Auzitegi Nazionalean deklaratu dute, Baltasar Garzon instrukzio epailearen aurrean.
2007an Guardia Zibilak Intxaurreko egoitzan egindako miaketaren harira deitu dituzte, \"talde terroristako kide\" izatea leporatuta, iazko azaroan eman zuten prentsaurrekoan azaldu zutenez.
Intxaurreko kideek jakinarazi dutenez, deklarazio laburrak izan dira; bakoitzak bost minutu inguru.
Aurretik beste hiru bider deitu izan dituzte deklaratzera, baina arrazoi bategaitik edo besteagaitik urtarrilaren 15era arte atzeratu dute. Urritik azarora atzeratu zuten lehenengo; ondoren, beste birritan aldatu zuten data: azarotik abendura eta abendutik urtarrilera.
Zazpi juntakideek deklaratu ondoren, ez dago eperik zehaztuta epaia jakinarazteko. Garzonek deliberatuko du froga nahikorik badagoen auzia epaiketara eramateko ala ez.