Mariano Garciak eta Josefina Mendezek JAEDen zozketako sari nagusia jaso dute: Citroen C3 kotxea.
Mariano Garciak eta Josefina Mendezek JAEDen zozketako sari nagusia jaso dute: Citroen C3 kotxea.
Garciak adierazi duenez \"zozketaren egunean bertan\" erosi zuen emazteak arratsaldean kotxe batekin sarituko zuten zenbakia (55.246): \"Erregeetako roskoia enkargaturik geneukan eta huraxe jasotzera irten zen emaztea Errege Egunean. Bide batez, JAEDeko errifaren bat erosteko esan nion eta, hara nondik, zozketak huraxe saritu zuen arratsaldean\".
Aurten 25 bat eurora arteko errifak erosi dituela kalkulatu du, \"urterokoa, gutxi gorabehera\". JAEDek lan \"zorgarria\" egiten du eta \"gustatzen zait horrelako ekintzetan laguntzea\".
Durangoko Tabira auzunean bizi den Garciak ez du oraindik erabaki kotxearekin zer egin: \"Poz handia hartu dugu, baina kontua da etxean dagoeneko hiru kotxe ditugula. Garraiolaria naiz eta kamioia ere badut. Beraz, kotxearekin zer egin pentsatu beharko dugu\".