Gabonetako oporraldiaren ostean, berriro ere itxi dute Durangoko Intxaurrondo kalea, otsailaren 19ra bitartean.
Gabonetako oporraldiaren ostean, berriro ere itxi dute Intxaurrondo kalea, otsailaren 19ra bitartean.
Ur hornidura eta saneamendu hodien berrikuntza-lanak direla-eta, Balbino Garitaonandia plaza eta Laubideta kalearen arteko zatian itxi dute kale hau. Ondorioz, balbino Garitaonandia kaletik Alde Zaharrera sartzeko, San Frantzisko kaletik jaitsi eta kontrako norabidea hartu behar da.
Eremu horretako garajeetara ere San Frantzisko kaletik sartu behar da; asteburuetan egun osoz egin ahal izango da, eta astegunetan 18:30etik goizeko 08:00ak arte.