Eguenean, EuskoTrenen egoitzaren gainean lehenengoz batzartu ziren Aitziber Irigoras alkatea eta Mari Jose Balier alkateordea Iñaki Arriola Garraio Sailburuagaz, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan.
Eguenean, EuskoTrenen egoitzaren gainean lehenengoz batzartu ziren Aitziber Irigoras alkatea eta Mari Jose Balier alkateordea Iñaki Arriola Garraio Sailburuagaz, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzan.
Batzarraren inguruan EAJk egindako balorazioaren arabera EuskoTrenen proiektua \"ez dago Eusko Jaurlaritzaren lehentasunen artean\", Arriolak berretsi diotenez. Hala ere, aurrerantzean gaiari buruzko batzarrak egiten jarraitzeko borondatea erakutsi zuten alde biek.
Eusko Jaurlaritzak Zaha Hadidek diseinatutako EuskoTrenen egoitza gauzatzea kolokan ipini ebanetik, bertan behera geratzeko aukera horren erantzukizuna batak besteari leporatu izan deutsie behin baino gehiagotan EAJk eta PSE-EEk. Halan be, alderdi biek zein Durangoko udalbatzarra osotzen daben gainerakoek bat egiten dabe proiektuaren garrantzia azpimarratzerako orduan.
Durangoko PSE-EEk eraikina egitea \"fundamentaltzat\" jo du, Garraio Sailari proiektua gauzatzeko publikoki eskatuz. Halan be, azkenean atzera botatzen bada, \"orain dela urte bitik Ibarretxeren Gobernuak eta sindikatu abertzale batek tokialdatzea ez gauzatzeko zeukaten akordioagatik izango da\", diote. Aralarri eta EAJri hainbeste kexa plazaratu beharrean, 2010eko EAEko aurrekontu orokorretan alegazioak ipintzea be bazeukatela gogoratu deutse.
Lehenengo akusazioak \"tokiz kanpokotzat\"jo ditu Irigorasek. Alegazioei buruz, Irigorasek eta Dani Maeztu Aralarreko zinegotziak bat egiten dute salatzean aurrekontuetan egindako emendakin \"bat bera ere ez\" diotela onartu. Oier Perez Talde Mistoko zinegotziak \"gestio moldeen arteko talkan\" dagoela dio. Juan Jose Gaztañazatorrek (PP) proiektua \"bere osotasunean\" kunplitzeko eskatu du: \"Zer burutan sartzen da behin puntu honetara helduta ez egitea?\". Jose Luis Zubillagak (EB-Berdeak) argi dauka \"proiektu osoa egitea garrantzitsua\" dela.