Atzo utzi zuten Izotz Pista eta Udalak "beste behin, harrera ezin hobea" izan duela azpimarratu du.
Atzo utzi zuten Izotz Pista eta Udalak "beste behin, harrera ezin hobea" izan duela azpimarratu du.
Aurten iaz baino egun gutxiagotan zabaldu duten arren, Izotz Pistak inoiz baino bisitari gehiago izan duela adierazi dute udal arduradunek: 6.000 erabiltzaile guztira. Patinatzaile-ikastaroak ere % 60ko gorakada izan du. Guztira, 553 erabiltzaile joan dira antolatutako ikastaroetara.
Aurten bosgarren aldia bete du Izotz Pistak. Balorazioa egiterako orduan diotenez, "Durangoko Izotz Pista erreferentzia bilakatu da Bizkaia osoan, eta honen adierazgarri da lurralde historikoko hainbat eta hainbat udalerritatik Durangora etorri den bisitari kopurua". Horrez gainera, Landako erakustazokak funtzio askotarako balio duela gogoratu dute.