JAEDeko sari nagusia 55.246 zenbakiarentzat

Anboto 2010ko urt. 7a, 11:55

Sari nagusia zozketan ateratzeak ikusmin handia eragin zuen bertaratutakoen artean. Kriskitin dantza taldeko gazteak izan ziren zenbakiak ateratzeko arduradunak. Kotxea 55.246 zenbakiaren jabeak eramango du etxera.

Urtero moduan Errege Egunean JAED elkarteak ongintza zozketa egin du. Arratsaldeko 18:30ean jarritako hitzordura txartelak eskuan hartuta hainbat herritar hurreratu ziren Andra Marira. Sari nagusia zozketan ateratzeak ikusmin handia eragin zuen bertaratutakoen artean. Kriskitin dantza taldeko gazteak izan ziren zenbakiak ateratzeko arduradunak. Kotxea 55.246 zenbakiaren jabeak eramango du etxera. Elkarteko arduradunak oso pozik daude ongintza zozketak aurten izan duen harrerarekin. Iñaki Gorritxategi JAEDeko kidearen berbatan jendeak aurten ere ondo erantzun du, \"badakitelako elkarteak zein premia duen\". Gaineratu duenez, \"jendearen laguntzak indar handia ematen digu lanean jarraitzeko\" Aurten ez dute errifen txartelen preziorik igo denek parte hartu dezaten. Guztira 60.000 txartel jarri dituzte salgai. Sarien artean punterengo teknologia egon dadin gura dutela nabarmendu dute elkarteko ordezkariek. Sariak jasotzera Andra Mariko standera hurreratu behar dira irabazleak. Sarituen zerrenda ondorengoa da: 1. 55.246 2. 18.623 3. 51.716 4. 28.529 5. 00589 6. 09.406 7. 22.392 8. 43.746 9. 54.202 10. 30.419 11. 51.555 12. 07.550 13. 46.908 14. 01.721 15. 06.150 16. 11.496 17. 51.421 18. 33.737 19. 49.836 20. 38.809 21. 15.147 22. 15.733 23. 45.024 24. 45.345 25. 53.625 26. 36.736 27. 14.474 28. 13.062 29. 14.228 30. 38.253 31. 54.212 32. 00820 33. 35.644 34. 32.567 35. 32.975 36. 08.284 37. 01.603 38. 33.032 39. 15.817 40. 54.854 41. 30.644 42. 52.080 43. 04.628 44. 26.470 45. 31.710 46. 19.223 47. 43.356 48. 29.057 49. 11.737 50. 53.387 51. 28.406 52. 11.224 53. 52.446
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!