Ongintza zozketak hainbat sari banatuko ditu gaur Durangon

Anboto 2010ko urt. 6a, 11:02

Errege Eguna JAEDek Andra Marian jarritako standean dituen sariak zozketatzeko eguna izaten da. Gaur arratsaldeko 18:30an jarri dute hitzordua.

Errege Eguna JAEDek Andra Marian jarritako standean dituen sariak zozketatzeko eguna izaten da. Gaur arratsaldeko 18:30an jarri dute hitzordua herritarren txartelak eskuan hartuta kotxea eta gainerakoak norentzat izango diren erabakitzeko. Aurten ez dute errifen txartelen preziorik igo \"denek parte hartu dezaten\". Guztira 60.000 txartel jarri dituzte salgai. Sarien artean punterengo teknologia egon dadin gura dute elkartekoek. Kotxea da sari nagusia, baina horrez gainera, ordenagailuak, telebistak, bidaiak, gabonetako otzarak, soinu ekipoa eta beste hainbat produktu standean dituzte nork eskuratuko dituen jakin arte. Krisiaren eraginez geroago eta jente gehiagok elkartearen laguntza behar duela azaldu digu Iñaki Gorritxategi JAEDeko kideak: \"Janaritan bakarrik urrian, 5.000 euro banatu ditugu eta erropa ere banatzen dugu\". Durangon eta Iurretan iaz 150 familiari laguntza eskaini zieten. Premian dauden Durangoko eta Iurretako familiei laguntzeko sortu zuten elkarteak 46 urte egin ditu. Ibilbide luzea darama herrian. Gorritxategiren berbatan beharrizanak \"nabarmen\" gehitu dira. Familia horiei laguntza eskaintzen saiatzen dira elkartean lanean diharduten lagunek.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!