Errege egunez ospakizun berezia izango dute Andra Mariko elizan, eta 500 kanpaikadek deituko dute 12:00etarako mezetara
Uribarriko Andra Maria elizan duela 500 urte egin zen lehen bataioa. Hori ospatzeko, esker onezko meza izango dute urtarrilaren 6an. Mezatarako deia urteak besteko kanpaikada kopuruarekin egingo dute, Arandoñoko kanpatorretik.
Meza berezian duela 500 urteko bateo hura gogoratuko dute ume baten bataioarekin. Parrokiari lagundu dioten pertsonei eskerrak emanez eta kantuan ospatuko dute 12:00etako meza.