Mapa gaurkotzeko mahaingurua eta ibilaldia prestatu ditu Berdintasun Sailak

Anboto 2010ko urt. 4a, 12:36

Emakumeen segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen herriko guneak identifikatuz Hiri Debekatuaren Mapa osatu zuten 2006an. Orain, Mapa gaurkotzeko mahainguru bat eta herritik zehar ibililaldia antolatu ditu Durangoko Berdintasun Sailak hilaren 15ean eta 16an.

Emakumeen segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen herriko guneak identifikatuz Hiri Debekatuaren Mapa osatu zuten 2006an. Orain, Mapa gaurkotzeko mahainguru bat eta herritik zehar ibililaldia antolatu ditu Berdintasun Sailak hilaren 15ean eta 16an. Hiri debekatuaren lehenengo mapa egin eta handik hiru urtera, Durangoko Berdintasun Sailak, emakumeen segurtasunaren inguruan diagnostiko partehartzaile berri bat egingo du, Mapa hark izan zuen inpaktua ebaluatzeko eta ildo berriak finkatzeko. Hiri Debekatuaren Mapa emakumeei eragiten dieten herri segurtasun arazoei erantzuteko sortu zuten, besteak beste. Urtarrilaren 15eko ostiralean mahainguru bat egingo dute eta, herriko plano baten gainean, \'debekatutako gune\' legez identifikatutako puntuak kokatuko dituzte. Urtarrilaren 16n, berriz, ibilbide bat egingo dute herrian zehar dinamizatzaile baten laguntzarekin. Ibilbidea aurretik identifikatutako puntu beltzen arabera zehaztuko dute. Ekimen honen bidez segurtasun ezarekin lotutako faktoreak deskribatzea dute helburu. Andraguneak Pinondo etxean duen bulegoan jaso daiteke ekimenari buruzko informazio gehiago.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!