Durangoko Pelotazale Elkarteak Astarloa saria jaso du

Anboto 2009ko abe. 22a, 17:40

Durangoko gazteen artean pelotarenganako zaletasuna bultzatzeko egindako lanarengatik jaso zuen saria abenduaren 22an, Durangoko Pelotazale Elkarteak.

Durangoko gazteen artean pelotarenganako zaletasuna bultzatzeko egindako lanarengatik jaso zuen saria abenduaren 22an, Durangoko Pelotazale Elkarteak. Astarloa kultur taldeak antolatutako sari banaketan Pilar Ardanza EAJko uriko presidenteak eta Aitziber Irigoras alkateak eman zioten XIII. Astarloa saria Angel Sauto pelotazale taldeko presidenteari. Batzokian egindako ekitaldian hainbat lagun batu ziren, tartean, Ander Gorrotxategi Durangoko kirol zinegotzia. Pelotazale taldeak hiru hamarkada daramatza Durangoko esku pelota eskolan lanean. Gaur egun 60 gaztek dihardute eskolan. Elkarteko presidenteak Jose Maria Agirre \'Peter\' gogoan izan zuen saria jasotzean \"elkartearen motorra izan baita\". Astarloa kultur taldeak Astarloa saria Durangoren izena \"publikoki zabaltzearren\" norbanako zein erakundeek egindako lana eskertzeko 1997an sortu zuen. Aurreko edizioetan Txetxu Baqué, Odol-emaile elkartea, Durangoko Orfeoia, Tabirako, Kriskitin dantza taldea, Alpino Tabira, Durangoko Txirrindulari Elkartea, Gerediaga elkartea, Juan Itziarko elkartea, Karmel Onandiak eta Azterlan izan dira sarituak.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!