Izotz pista zabalik

Anboto 2009ko abe. 21a, 13:29

Urtarrilaren 6a bitartean izango dute patinatzaileek zabalik Izotz Gunea.

Abenduaren 22an zabaldu dute Landako erakustazokan egokitutako Izotz Gunea. Urtarrilaren 6a bitartean izango dute patinatzaileek zabalik Izotz Gunea. Izotz pista 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30era egongo zabalik egunero. Barikuetan eta zapatuetan, berriz, baita 21:30etik 00:30era ere. Arduradunek zehaztutako norabidean patinatu beharko dute erabiltzaileek, eta, gehienez, binaka patinatu ahal izango da — ezin da inolaz ere taldeka patinatu—. Izotz pistaren barruan eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa da, eta, behar dituenak Izotz Guneko mostradoarean eskuratu ahal izango ditu euro batean. Halaxe jakin eragin dute arduradunek. Azken urteetan legez atseden-gune bat izango dute patinatzaileek, horretarako berezitua eta kafetegia ere zabalduko dute.

Hainbat ikastaro

Hastapenerako zein maila aurreratua dutenentzako ikastaroak ere eskainiko dituzte egunotan. Horretara, abenduaren 22tik 24a eta abenduaren 28tik 30a bitartean izango dute patinatzaileek hastapen ikastaroetan parte hartzeko aukera; baita urtarrilaren 2an eta 3an. Maila aurreratuan jarduteko aukera eskainiko dute, berriz, abenduaren 26an eta 27an, eta, urtarrilaren 4an eta 5ean. Adinaren arabera zehaztu dituzte ordutegiak: lau eta zazpi urte bitartekoentzako txanda izango da 13:30etik 14:30era artekoa; zortzi urtetik 14 urtera artekoentzakoa, 14:30etik 15:30era, eta, 15 urtetik gorakoek 15:30etik 16:30era izango dituzte ikastaroak. Lekua mugatua dela adierazi dute antolatzaileek. Era berean, hiru eguneko ikastaroek sei euro balio dutela eta egun biko ikastaroek bost euro. Informazio gehiagorako honako telefonoetara deitu daiteke: 94 466 97 88 (izotz pista) edota 94 603 00 30 (Pinondo Etxea).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!