Aminatu Haidarren egoera ardatz hartuta EAJk, Talde Mistoak, PP eta Aralarrek sinatuta adierazpena irakurri zuten, atzo, udalbatzarra amaitzerakoan. \"Legedia beteaz\" Haidar Mendebaldeko Saharara itzultzen uztea eskatu zuten.

Bozeramale Batzordean adostu zen adierazpena irakurtzea. PSE-EEk beste testu bat proposatu zuen, argitu zutenez, Espainiako Kongresuan \"babes handia\" jaso zuen idatzia — PP abstenitu egin zen eta gainerako alderdiek alde egin zuten—. Atxikimendu gehiago jaso zituen azkenean irakurri zutenak: \"Holako adierazpenek euren denbora behar dute konsensuatzeko eta atzo (herenegun) jaso genuen\", zioen Pilar Rios sozialistak. \"Benetako giza drama da emakume horrena, baina, ez dugu uste Udala foro egokia denik horrelako adierazpenetarako, eskuduntzarik ez du-eta. Europako parlamentua eta Nazioarteko Zuzenbidea dira eztabaidagune\".
Goizaldean iritsi da Aaiuneko bere etxera Aminatu Haidar, 32 egun Arrecifen (Lanzarote) gose greban egon ondoren. Segurtasun neurriak handiak dira eta kaleak ere itxi dituzte, hainbat lagunek harengana gerturatu nahi izan dutelako. Berria.info