Elebitasun falta salatu du Talde Mistoak

Anboto 2009ko abe. 18a, 10:02

Intxaurrondo kaleko herri lanetako seinaletan elebitasuna ez errespetatzea salatu du Talde Mistoko Oier Perezek udalbatzarrean. Seinaleak gazteleraz bakarrik egotea salatu du.

Intxaurrondo kaleko herri lanetako seinaletan elebitasuna ez errespetatzea salatu du Talde Mistoko Oier Perezek udalbatzarrean. Seinaleak gazteleraz bakarrik egotea salatu du. Perezek gogoratu du Euskararen Ordenantzak onartuta daudela Durangon eta beregi lan-taldea sortu zela. Horri \"bultzada\" ematea eskatu du. Zeharkakotasuna leku guztietara heltzea eskatu du. Era berean, gogoratu du, Aukera Berdintasunari ere keinua eginez, \"ematen duela gizonak debekatuta dutela sartzea eta emakumeak sartu daitezkeela\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!