Durango 1936 elkartearekin hitzarmena lotu du Udalak

Anboto 2009ko abe. 18a, 09:32

Durango 1936 kultur elkartearekin hitzarmena sinatzea onartu du Udalak. EAJk, PSE-EEk, Aralarrek eta Talde Mistoak egin horren alde; kontra Alderdi Popularrak. 1931tik 1950era arteko gertaerak jaso gura dituzte hitzarmen horren bitartez: ahozko lekukotzak batu gura dituzte agirietan. II. Errepublika garaia, Gerra Zibila eta gerraosteko lehenengo urteak hartuko dituzte langai. Hitzarmenak 10.720 euroko laguntza jasotzen du.

Durango 1936 kultur elkartearekin hitzarmena sinatzea onartu du Udalak. EAJk, PSE-EEk, Aralarrek eta Talde Mistoak egin horren alde; kontra Alderdi Popularrak. 1931tik 1950era arteko gertaerak jaso gura dituzte hitzarmen horren bitartez: ahozko lekukotzak batu gura dituzte agirietan. II. Errepublika garaia, Gerra Zibila eta gerraosteko lehenengo urteak hartuko dituzte langai. Hitzarmenak 10.720 euroko laguntza jasotzen du. Memoria historikoa berreskuratzea \"oso lan garrantzitsua\" dela nabarmendu du Aralarreko Dani Maeztuk, \"beharrezkoa\". Durango 1936 elkartearen helburuekin bat dator Aralar, eta \"testigantzak jaso ahal izatea diruz laguntzea ezinbestekoa\" deritze. PSE-EEk Idoia Agorriak ere nabarmendu du \"denek\" parte hartu behar dutela memoria historikoa berreskuratzean. \"Errepresioa sufritu benen testigantza jasotzea\" garrantzitsua dela eta \"askok euren ideiengatik bizia eman\" zutela gogoratu dute, hitzarmen horretan lagunduko dutela iragarriz. Euskal Herriarekin eta Durangorekin \"historiak zorra\" daukala uste du Talde Mistoko zinegotzi Zorione Aranak: \"Gertatutakoa jakiteko eskubidea dugu, eta, benetan jaso zena jakiteko eta ulertzeko balioko digu\". Dioenez, \"sasi-irabazleen bertsioa aski ezaguna\" da eta beste zatiaren berri izatea falta da. EAJko Aitziber Irigoras alkatearen berbetan \"ezinbestekoa\" da \"errepresaliatuen lekukotza jasotzea\". Gogoratu duenez, \"denbora aurrera doa eta gero eta lekukotza gutxiado daude. Bizi direnen artean jaso behar ditugu testigantzat bestela galdu egingo ditugu-eta\". Azaldu duenez, \"urte batzuei buruz oso gutxi dakigu. II. Errepublika demokratikoa izan zen, baina, errepresioa itzela izanzen, eta gerra aurretiko epealdi hori jasotzea ere inportantea da\". Irigorasek ganeratu duenez, \"40 urtez batzuen testigantza jaso bada, orain beharrezko ikusten dugu besteena be jasotzea\".

\"Irizpide subjektiboak\"

Alderdi Popularrak bakarrik egin du hitzarmenaren kontra. Arrazoitu dutenez, \"irizpide subjektiboetan\" oinarritutako hitzarmena dela adierazo du Cristina Ibarrola popularrak: \"Alde batek bakarrik izango du lekua., eta urte epealdi horietan alde bat baino gehiago egon ziren; apolitikoek ere sufritu zuten\". Argitu dutenez, \"irizpide ideogologiko gabeko eta izaera nazionalistadun interesik gabeko\" hitzarmenaren aldekoak dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!