Arte eta Historia Museoa hartzen duen Etxezarreta jauregian zimendu eta erabilerraztasun beharrak, batetik, eta, bestetik, Gizarte Zerbitzuen egoitza den Galtzaretan ere bai, eskuragarritasun neurriak bete gura ditu Udalak eta horretarako Espainiako Gobernuak bideratutako Tokiko II. Inbertsio Fondoaren bitartez jasotako diru-laguntza erabiliko dute. EAJ, PSE-EE, PP eta Aralarrek egin dute alde; Talde Mistoko zinegotziak abstenitu egin dira.

Udal talde guztien kontsentsua izan duten egitasmo biok azken udalbatzarrean onartu dituzte; hurrenez hurren, 325.100 euroko eta 196.400 euroko aurrekontuarekin. Hala ere, eztabaidatu eta bateratzeko daude diru-laguntza horrekin gauzatu gura dituzten beste lau egitasmo.
Proiektu biokin ados dagoela azaldu du Aralarreko Dani Maeztuk. Gainerakoei dagokionez, berriz, nabarmendu dutenez, \"guk gura diitugun guztiak sartuko ez diren arren, adostasuna lortzeko moduan\" izango da udalbatzarra. PPko Juanjo Gaztañazatorrek bestalde gogoratu du, \"bateratzeko dauden egitasmoetatik bi\" direla horiek, \"tramiteak arintzeko ekarritakoak\".
PSE-EEk Pilar Riosek azpimarratu du \"traba arkitektonikoak\" dituzten aintzinako eraikin bi direla, \"pertsona askoren joan-etorria dutena\". Beraz, garrantzitsua deritze traba horiek ezabatzea. \"Hala ere, garrantzitsua da enpleguaren sorrera eragitea. Aurreko diru-laguntzekin ez zitzaion horri eman lehentasuna\".
\"Zama propagandistiko handia\"
Talde Mistoko Oier Perez ere egitasmo horien alde agertu da, eta, adierazi du bateratzeko diren gainerako hirigintzako egitasmoak aurretik ere \"noiz edo noiz\" mahaigaineratu direla. \"Alde horretatik ondo ikusten ditut\". Hala are, Perezen ustean, \"Durangorentzako obra garrantzitsuak diren arren, horrelako dekretuen zama propagandistikoa\" azpimarratzekoa da. Horren adibide legez aitatu ditu obra iragartzeko jarritako kartel handiak: \"Langile batzuentzat, eraikuntza arlokoak, ona da horrelako egitasmoak bultzatzea, baina, diru-laguntzon aldarria enplegua sortzea izanik beste arlo batzuk ere lantzea faltan botatzen dut\".
Aldeko botoa iragartzean eraikuntzetan emango den \"hobekuntza\" eta \"gizarte arloan erabilerraztasunak\" daukan garrantzia nabarmendu ditu Aitziber Irigoras alkate jeltzaleak. Horrekin batera, \"adostasun maila handia\" nabarmendu du, bai egitasmo bioi dagokionez bai bateratzeko diren beste lau proiektuei dagokionez: \"Uste dut ahal bezain arinen ekartzeko aukera egongo dela\".