Aralarrek Euskotrenen egoitza berria Durangon egitea exijitu du Legebiltzarrean

Anboto 2009ko abe. 22a, 10:12

Durangoren garapenerako garrantzitsua dela nabarmendu du Aralarrek, eta Iñaki Arriolari Durangorekin hartutako konpromisoa ez betetzea leporatu dio.

\"Berdin zaigu nork egingo duen eta zein motako eraikina izango den, baina egitea exijitzen dugu\". Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak Garraio sailburuari Euskotrenen egoitza egitea eskatu dio. Azpiegituren arloko inbertsioak arbitrariotasunez egitea leporatu dio Iñaki Arriolari. Maezturen esanetan, Durangoren garapenerako egoitza berriak berebiziko garrantzia handia du: \"Trenaren lurperatzea dela eta, zerbitzu-hiri izaera areagotuko luke Durangorentzat\". Gaur egin den Legebiltzarreko kontroleko bilkuran Garraio sailak Durangaldea \"zigortu\" egin duela esan du Maeztuk: \"A-8aren ordainsariak, garraio-lotura tamalgarriak, AHTaren ibilbidea... eta orain kolpe hau jaso dugu\".

Proiektua kolokan

Egoera ekonomikoa dela eta, Euskotrenen egoitza berriaren inguruan hausnarketa tarte bat hartu behar duela azaldu du Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburu Iñaki Arriolak. Ordutik ika-mika izan da Durangoko Udalaren eta Garraio sailaren artean.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!