Urteko balantzea egin du

Anboto 2009ko abe. 17a, 13:48

Urtea amaitzeko den honetan egindako lanaren emaitzak batu ditu Durangaldeko Caritasek.

Urtea amaitzeko den honetan egindako lanaren emaitzak batu ditu Durangaldeko Caritasek. Gogorarazi duten legez, Caritas Zaintzak —enplegu eta formazio zerbitzua— 43 lanpostu sortu ditu, 200 lagunei eman dio orientazio zerbitzua ea hiru formazio ikastaro antolatu ditu. Ildo berean, aitatu dute 10 urte betetzear den Ekorropak denda berria zabaldu duela Durangin, \"komertzio ekologiko eta jasangarri baten aldeko aukera bikoiztuz\", eta, sentsibilzazio taldeak \"arrakasta itzelarekin\" antolatu duela \"kirisi ekonomikoaren biktimekin\" eskualdeko lehenengo ekitaldi publikoa. Urteko errepasoa egiterakoan nabarmendu dute Harrera zerbitzuak \"larri\" ikusi duela \"beharrizanen gehitzea\" eta \"balibideen murriztea\". Aurten, 1.700 harrera kontsulta egin ditu Caritas Harrerak, baliabide gutxiko hainbat familia lagunduz. Caritaseko eskualdeko arduradunek jakin eragin dutenez, \"bestelako mundua posible dela esaterakoan ez diahrdugu errealitate soziala aldatzeko beharraz bakarrik. Beste errealitate gizatiarrago, zuzenago eta denidekorrago bati buruz ari gara. Gurea artean mundu alternatibo hori izan badela diogu, eta gure inguruan badaudela ohikoak ez bezalako aukerak bizi dituzten pertsona eta taldeak\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!